• Black Twitter Icon
  • Black Facebook Icon
  • Black YouTube Icon
  • Welcome

  • Portfolio

  • Noticias

  • Abonos y Entradas

  • Prensa

  • Contacto

  • More

    PALACIO EUSKALDUNA JAUREGIA

    © 2016 by Goldberg Ediciones S.L. © Bilbao Puerto de Arte es propiedad de Goldberg Management. Proudly created by ourself.

    • Black Twitter Icon
    • Black Facebook Icon
    • Black YouTube Icon

    BPA 6

    21 DE mayo DE 2017

    HELSINKI BAROQUE ORCHESTRA

    Helsinkiko Orkestra Barrokoa, 1997an sortua, kalitate handiko musikari finlandiarren belaunaldi berri batez osatua dago. Taldea entzutea besterik ez dago ikusteko ikaragarri gozatzen duela musika zaharreko doinuak eta freskura handiko interpretazioak eskainiz bere errezitaldietan. Antzinako maisulanak antzinako musika-tresnen bidez interpretatzeak komunikazio-modu berriak lantzeko aukera ematen dio Helsinkiko Orkestra Barrokoari.

    2003an, Aapo Häkkinen finlandiarrak hartu zuen bere gain orkestraren gidaritza. Haren lanak interpretazio-estilo berezia eman dio orkestrari, Finlandiako egungo ganbera-musikako talde garrantzitsuenetako bat bihurtzeraino. 2009an, Riccardo Minasi izendatu zuten orkestrako zuzendari elkartu.

    Taldeak Europako antzoki prestigiotsuenetan eskaini ditu kontzertuak: Londresko Wigmore Hall-en, Koloniako Kölner Philharmonie-n, Berlingo Konzerthaus-en; eta hiri hauetako jaialdietan hartu du parte: Helsinki, Turku, Vantaa, Stockholm, Madril, Palermo, Bremen, Brujas, Bayreuth, Dresden, Palermo, Brezice, Eisenach, Riga, Zagreb eta Varna. Luzea da Helsinkiko Orkestra Barrokoarekin elkarlanean aritu diren eta aritzen diren bakarlari eta zuzendarien zerrenda: Enrico Baiano, Frieder Bernius, Fiorenza De Donatis, Patrick Gallois, Reinhard Goebel, Monica Groop, Pierre Hantaï, Paul Hillier, Erich Höbarth, Ian Honeyman, Jorma Hynninen, Sirkka-Liisa Kaakinen, Anna-Kristiina Kaappola, Maria Cristina Kiehr, Anu Komsi, Manfredo Kraemer, Topi Lehtipuu, Viktoria Mullova, Enrico Onofri, Alexander Rudin, Susanne Ryden, Celine Scheen, Skip Sempe eta Dmitri Sinkovski, besteak beste.

    Helsinkiko Orkestra Barrokoak Alba Records (Monteverdi, 2004) eta Naxos (Richter symphonies, 2007) disko-etxeekin grabatu ditu diskoak.

    • YouTube - Black Circle
    • Welcome

    • Portfolio

    • Noticias

    • Abonos y Entradas

    • Prensa

    • Contacto

    • More