
BPA 1
16 DE SEPTIEMBRE DE 2016
ZUBIN MEHTA, director
Franz Schubert (1797-1828)
Sinfonía en si menor D759 "La inconclusa"
Anton Bruckner
Sinfonía Nº 9 en re menor A 128
Zubin Mehta 1936an jaio zen, Bombay hirian. Lehen musika-ikasketak bere aita Mehli Mehta-ren gidaritzapean egin zituen. 1954an, Vienara joan zen bizitzera, eta musika-programa bat zuzendu zuen, Hans Swarowski-rekin batera. 1958an, Liverpooleko nazioarteko zuzendaritza-lehiaketa irabazi zuen, eta baita Udako Akademia-ren lehen saria ere, Tanglewood-en. 1961erako Viena, Berlin eta Israelgo orkestra sinfonikoak zuzendu zituen; 1977an zuzendari musikal izendatu zuten, eta 1981an bizi guztirako zuzendari musikal.
1978an, New Yorkeko Filarmonikoaren zuzendaritza eskuratu zuen eta hamahiru urtez jardun zuen karguan. 1963an, Montrealen, Tosca-rekin operako debuta egin ondoren, New Yorkeko Metropolitan Opera-n, Vienako Estatu Opera-n, Londresko Royal Opera House-n eta Covent Garden-en, Milango La Scala-n eta Salzburgeko Jaialdian jardun zuzen zuzendari.
Esan bezala, Zubin Mehtak Montrealen egin zuen debuta operan, 1963an, Tosca eta Maggio Musicale Fiorentino-rekin, zuzendari musikal gisa. Zuzendariak harreman berezia izan du bere bizitzan Maggio Musicale Fiorentino-rekin. Izan ere, Florentziako Orkestrako zuzendari nagusia izan da 1985az geroztik, eta 2006an bizi guztirako zuzendari izendatu zuten. 1986an, Maggio Musicale Fiorentino jaialdiaren zuzendari artistikoa izan zen. Orkestra-zuzendari gisa, sinfonia- eta opera-ekoizpen garrantzitsuak egin ditu. Zubin Mehtak nazioarteko bira askotan gidatu ditu Maggio Musicale Fiorentino-ko orkestra eta abesbatza, eta prestigio handiko disko grabazioak egin ditu haiekin.
1998-2006 bitartean, Bavierako Estatu Operako zuzendari izan zen Munichen, eta 400dik gora emanaldi eskaini zituen, Europan eta Japonian birak egiteaz gainera. Zubin Mehtak jasotako sari eta aitorpenen zerrenda oso luzea da, Nikisch-Ring ospetsua barne. Besteak beste, “ohorezko herritar” izendatu dute Florentzian eta Tel Aviven eta baita Vienako Estatu Operako ohorezko kide ere.
1999an, Nazio Batuen saria jaso zuen “Bakearen eta Tolerantziaren aldeko lanean” egindako ibilbideagatik. “Ohorezko Zuzendari” izendatu dute hainbat musika-instituziok, hala nola, Vienako Filarmonikoak (2001), Los Angelesko Filarmonikoak (2006) eta Bavierako Estatu Operak (2006).
Haren izenak leku bat du Los Angelesko ospearen paseoan, eta, besteak beste, Furtwängler eta Echo Klassik sariak jaso ditu. 2012an, Shimon Peresek Israelgo ohorezko domina eman zion.